BERBALAGUN EGITASMOA ERANDION

 Berbots Erandion Euskaraz Elkartea

1. SARRERA

Berbalagun egitasmoa abiatzeko orduan, Erandioko herritarren artean ematen ari den euskararekiko jarrera aldaketa positiboa aipatu behar dugu. Nahiz eta datu hau oso zientifikoa ez izan,  gure auzoetan zehar ibilalditxo bat besterik ez dugu egin behar jarrera aldaketa hori antzemateko. Guraso eta umeen artean euskara gehiago entzuten da, eta paisaia linguistikoa elebidunagoa da. Herritarrak ohitu egiten ari dira kalean euskara ikustera eta entzutera. Baina ez da nahikoa, eta horregatik erabilera askoz gehiago sustatu behar dela uste dugu.

Ez da ahaztu behar, ere, azken urteotan, eta beste eragile batzuen artean, Berbots Erandion Euskaraz Elkarteak egindako lana herrian euskararen presentzia bermatzeko eta sustatzeko.

Testuinguru honek, beraz, bultzatzen gaitu proiektu honetan sartzera.

 

Badaude beste aldagai batzuk herriaren egoera soziolinguistikoa ezagutzen lagunduko digutenak:

         Udal euskaltegiko matrikulazioak azkeneko bost urteotan:

 

Udal Euskaltegiko Matrikulazioak Auzoka

 

Ikasturtea

00-01

01-02

02-03

03/04

04/05

Altzaga

114

110

100

97

159

Astrabudua

74

80

120

129

108

 

188

190

220

226

267

 

Datu hauen arabera Udal Euskaltegian emandako matrikulazioaren bilakaera positiboa izan dela ikus dezakegu, matrikulazioaren bilakaera gorantz joan dela urtetik urtera.

Soziolinguistikazko inkesta: Beste alde batetik eta EUSTAT-en arabera Erandioko biztanleen %17,75 euskalduna da eta %28,29 ia-euskalduna da, hau da, trebetasun maila konkretuak dauzkatela euskarekiko, baina euren euskalduntze prozesua ez dela oraindik amaitu. Hiztun tipologiari erreparatuz gero, herriko biztanleen %5,89 euskaldun zaharra da eta %9,63a euskaldun berria. Azkeneko bi kolektibo hauek izango dira proiektuaren oinarria.

 

2. EGITASMOAREN DESKRIBAPENA

2.1 Programaren helburuak eta ezaugarriak

Helburu nagusiaz gain, partaideen ezaugarri linguistikoen arabera bigarren mailako helburuak finkatu daitezke.

Hasteko helburu nagusia herriko euskararen erabilera era naturalean sustatzea da, horretarako harreman sare euskaldun berriak sortuz eta finkatzen saiatuz.

Beste alde batetik eta jasotzaileen arabera:

Helburu hauen lorpena ziurtatu ahal izateko “konpromisoen dinamika ” landu beharko da egitasmoaren hasieratik eta baita mantendu  behar ere dinamikak irauten duen bitartean.

 

Azkeneko urteetan egia da euskalgintza arloa asko profesionalizatzen ari dela. Urte asko dira euskararen biziraupenerako egindako lanak abiatzen direla eta hain zuzen ere euskaren erabilera sustatzeko bideratuak daudenak.

Hemen egitasmoaren ezaugarri nagusiak:

2.2 Programaren partehartzaileak

 

Berbalagun ekimenak honako sektoretara ailegatu nahi du:

 

Berbalagun egitasmoaren eremu geografikoa Erandioko auzoetara zabalduko da:

Astrabudua

Altzaga

Erandio Goikoa

Arriaga

Goierri

Lutxana

 

Topaketak edozein auzotan izan daitezkeelarik horrela ere herria ezagutzera ematen.